943 24 83 36 tribekadonostia@gmail.com
  • Español
  • Euskara

TXOKOLATE BEROA

Tribeka Intxaurrondon Coffee-n milaka gauza dastatu ditzakezu, baina, bada zerbait pendiente utzi ezin duzuna…txokolate bero kikarakada bat.

%100 kakao, azukre ekologiko integrala, kanela ukituak eta maitasun eta mimo asko, horrela egiten dugu hemen txokolatea goizero. Neguan, zein udan.

Zure termoa ekar dezakezu eta bizitzako pekatu den txokolate bero horrekin beteko dizugu. KIkara handi batean, txikian edota txupito formatuan har dezakezu. Zure etxera eraman, zure etxekoekin, fruta edo gozo sorta lagun direla askari eder bat egiteko.

Gure txokolate beroa badoa pixkanaka ezagun egiten, dasta ezazu eta eman zure iritzia, baina, ziur gaude ez zarela damutuko. 

Tribeka Intxaurrondon Coffee-k Kikarakada proiektuan parte hartu dugu, txokolatezko irribarreak margotuz eta dirua bilduz Lesboseko pertsona errefuxiatuentzako. Proiektu horren bitartez gure txokolate beroak jende askorengana iritsi eta euren bizitzak goxatu ditu.

Harrotasunez betetzen gaitu gure aletxoa jarri izanak!